Hilaren 26an hasiko dute TAOri buruzko parte hartze prozesuaren bigarren fasea

Zarauzko Hitza 2012ko azaroaren 21a

Hilaren 26an, datorren astelehenean hasiko dute TAOri buruzko prozesuaren bigarren fasea. Zarautzen aparkalekuen “arazo handiari” irtenbidea aurkitze aldera, udaberrian hasi zuen udalak herritarrekin parte hartze prozesua. Orain, bigarren bilera sortari ekingo diote. Helburua  orain arte landutako proposamena eta horrek egindako bidea azaltzea izango da. Honakoak dira lehen fasean landutako proposamenaren ildo nagusiak: - Mugikortasun jasangarria bultzatzea da Zarauzko Udalaren asmoa,autoaren erabilera ahalik eta gehien mugatu, eta herri barruan autobusez, bizikletaz eta oinez ibiltzea bultzatu. Horretarako TAO sistema moldatzeaz gain, beste hainbat neurri ari da hartzen autobus zerbitzua hobetu eta bidegorri sarea osatu. - TAO sistemaren arautze berria auzo bakoitzaren beharretara mugatzea.  - Aparkalekuak modu egokian kudeatzea, alferrikako hutsuneak sahiesteko. - Negua eta udako sasoiak desberdintzea. Zarautzen aparkaleku arazo nagusiak udan izaten direnez, TAO sasoi horretara mugatzea. Neguan errotazio altuak eta Alde Zaharrekoentzat egoiliarren plaza batzuk bakarrik sortuko dira. - Udan kanpotik datozen bisitariak herritik kanpo aparkatzera bultzatzea, horretarako disuasio- aparkalekuak abiatuz eta herrira               gerturatzeko autobusak antolatuz. -  Udan TAO herri osora zabaltzea, baina auzotarrei aparkatzeko “erraztasun gehiago emate aldera” egoiliarren plazak sortzea  auzo guztietan. - Errotazio altuko gune berriak ezartzea Azken Portun eta San Pelaion, merkataritza bultzatze aldera. Osasun Zentroan ere errotazio gunea ezartzea, ordutegi aldetik malguagoa. TAOk herria zatitzen [...]

Hilaren 26an, datorren astelehenean hasiko dute TAOri buruzko prozesuaren bigarren fasea. Zarautzen aparkalekuen “arazo handiari” irtenbidea aurkitze aldera, udaberrian hasi zuen udalak herritarrekin parte hartze prozesua. Orain, bigarren bilera sortari ekingo diote. Helburua  orain arte landutako proposamena eta horrek egindako bidea azaltzea izango da.

Honakoak dira lehen fasean landutako proposamenaren ildo nagusiak:

- Mugikortasun jasangarria bultzatzea da Zarauzko Udalaren asmoa,autoaren erabilera ahalik eta gehien mugatu, eta herri barruan autobusez, bizikletaz eta oinez ibiltzea bultzatu. Horretarako TAO sistema moldatzeaz gain, beste hainbat neurri ari da hartzen autobus zerbitzua hobetu eta bidegorri sarea osatu.

- TAO sistemaren arautze berria auzo bakoitzaren beharretara mugatzea. 

- Aparkalekuak modu egokian kudeatzea, alferrikako hutsuneak sahiesteko.

- Negua eta udako sasoiak desberdintzea. Zarautzen aparkaleku arazo nagusiak udan izaten direnez, TAO sasoi horretara mugatzea. Neguan errotazio altuak eta Alde Zaharrekoentzat egoiliarren plaza batzuk bakarrik sortuko dira.

- Udan kanpotik datozen bisitariak herritik kanpo aparkatzera bultzatzea, horretarako disuasio- aparkalekuak abiatuz eta herrira               gerturatzeko autobusak antolatuz.

-  Udan TAO herri osora zabaltzea, baina auzotarrei aparkatzeko “erraztasun gehiago emate aldera” egoiliarren plazak sortzea  auzo guztietan.

- Errotazio altuko gune berriak ezartzea Azken Portun eta San Pelaion, merkataritza bultzatze aldera. Osasun Zentroan ere errotazio gunea ezartzea, ordutegi aldetik malguagoa.

TAOk herria zatitzen duen eremu bakoitzean egingo dira bilerak, gunean guneko beharrak asetzeko bizilagunen iradokizunak eta iritziak jasotze aldera. Hona hemen bileren egutegi eta leku zehatzak:

Azaroak 26, astelehena. Vista Alegreko auzo elkartean, 20:00etatik  21:30etara (1. eremuko bigarren sekzioa)

Azaroak 27, asteartea. Kiroldegiko askotariko aretoan,  20:00etatik 20:30etara (3. eremua)

Azaroak 29, osteguna. San Pelaion, erretiratuen egoitzaren gaineko aretoan, 19:00etatik  20:30etara (2. eremua)

Abenduak 3, astelehena. Azken Portuko kristau biltokian, 19:00etatik 20:30era (1. eremuko hirugarren sekzioa)

Abenduak 5, asteazkena. Udaletxean, pleno aretoan,  19:00etatik – 20:30etara (1. eremuko lehenbiziko sekzioa)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide