Orioko ZAST Saskibaloi Taldeak bost urtetan sei talde izatea lortu du

Zarauzko Hitza 2012ko azaroaren 21a

Orioko herrian historian zehar arrauna izan da kirol erregea; tostako arraun txapelketetan lortu dituzte oriotarrek garaipen garrantzitsuenak eta kirol horrek mobilizatzen du marea horia. Dena dela, garai berriak iristearekin batera, pixkanaka-pixkanaka herriko kirol eskaintza ere zabalduz joan da. Saskibaloia da horren adibide, azken urtetan saskibaloi taldea birsortu eta kirolak indarra hartu baitu. Egun 70 jokalari inguru ditu Orioko ZAST taldeak eta horietatik gehienak emakumezkoak dira; taldeko arduradunen iritziz, egun "herriko emakumezko jokalari gehien" bildu dituen kirola da saskibaloia. Bihar UROLA KOSTAKO HITZA-n  Orioko saskibaloi zaletasunaren inguruko erreportajea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide