Zestoako musikaren historia bildu du Garikoitz Mendizabalek

Zestoako Hitza 2012ko azaroaren 21a

Musikariek egun garrantzitsua dute ate joka. Xixili Donearen eguna ospatuko dute bihar, eta ohi bezala, musika ekitaldiek eskualdeko txokoak hartuko dituzte datozen egunotan. Musika kalera aterako dute musikariek,euren eguna ospatzeko, eta kontzertuak eta kalejirak izango dira han hemenka. Garikoitz Mendizabal txistulari zestoarrak ere hitzordu berezia izango du etzi, urtetan egin duen lanaren emaitza argitara emango duelako. Zestoako musika historiaren konpartsean liburua argitaratuko du etzi, eta horren aurkezpena egingo du Zestoako kultur etxeko areto nagusian, 19:30ean. Azken mendeetan herrian sortu eta garatu diren musikariak eta taldeak bildu ditu zestoarrak liburuan. «Txistulariak, musika banda, dantzariak, musika eskola, trikitilariak, soinu-jotzaileak, dultzaineroak, kantua eta abesbatzak, organo-jotzaileak, musikari familiak, pop-rocka, eta jaien inguruko dokumentazio lan handia dago, batez ere dantza taldeen eta bandaren inguruan», adierazi du Mendizabalek. «Talde bakoitza behar bezala plazaratu nahi izan dut, testuinguru jakin batean kokatuz. Horrez gain, fitxategi ugari daude liburuan, musika taldeen ingurukoak». Zestoako eta auzoetako musikarien «izar handiez» gain, «ehunka musikari xume» berreskuratu ditu txistulariak, eta 300 argazki baino gehiagorekin osatu du liburua. «Zestoak musikalki izan duen tradizioaz norbaitek zalantzarik baldin bazuen, lan honekin argi geratu da herrian sorkuntzarako eta musikarako ohitura handia egon dela, eta hain herri txikia izanik, harridura sor diezaioke bati baino gehiagori». Hori da Mendizabalek [...]

Musikariek egun garrantzitsua dute ate joka. Xixili Donearen eguna ospatuko dute bihar, eta ohi bezala, musika ekitaldiek eskualdeko txokoak hartuko dituzte datozen egunotan. Musika kalera aterako dute musikariek,euren eguna ospatzeko, eta kontzertuak eta kalejirak izango dira han hemenka. Garikoitz Mendizabal txistulari zestoarrak ere hitzordu berezia izango du etzi, urtetan egin duen lanaren emaitza argitara emango duelako. Zestoako musika historiaren konpartsean liburua argitaratuko du etzi, eta horren aurkezpena egingo du Zestoako kultur etxeko areto nagusian, 19:30ean. Azken mendeetan herrian sortu eta garatu diren musikariak eta taldeak bildu ditu zestoarrak liburuan. «Txistulariak, musika banda, dantzariak, musika eskola, trikitilariak, soinu-jotzaileak, dultzaineroak, kantua eta abesbatzak, organo-jotzaileak, musikari familiak, pop-rocka, eta jaien inguruko dokumentazio lan handia dago, batez ere dantza taldeen eta bandaren inguruan», adierazi du Mendizabalek. «Talde bakoitza behar bezala plazaratu nahi izan dut, testuinguru jakin batean kokatuz. Horrez gain, fitxategi ugari daude liburuan, musika taldeen ingurukoak». Zestoako eta auzoetako musikarien «izar handiez» gain, «ehunka musikari xume» berreskuratu ditu txistulariak, eta 300 argazki baino gehiagorekin osatu du liburua.
«Zestoak musikalki izan duen tradizioaz norbaitek zalantzarik baldin bazuen, lan honekin argi geratu da herrian sorkuntzarako eta musikarako ohitura handia egon dela, eta hain herri txikia izanik, harridura sor diezaioke bati baino gehiagori». Hori da Mendizabalek atera duen ondorio «nabarmenena». 1730etik gaur arteko musika jaso du liburuan.
Egitasmoaren bidez, herriko musikagintza belaunaldi berrien memorian egon dadin nahi du Mendizabalek, dokumentaturik egon ezean, «galdu» egingo litzatekeela uste baitu. «Duela hamarkada batzuk arte musikaren inguruko jarduera guztiak aktetan jasotzen ziren, baina orain galdu egin da hori guztia. Kultura kultur batzordeetan geratzen da, ez udaletxean. Halako lanik gabe, zaila izango litzateke zestoarrek herriko musikan izan duen bilakaera ezagutzea».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide