2013ko aurrekontuak aurkeztuko ditu Aldundiak herrian

Zarauzko Hitza 2012ko azaroaren 20a

Herritarrekin egitasmoaren baitan, Gipuzkoako Foru Aldundiak bigarren bilera erronda abiatu du. 2012ko balantzea egin eta 2013ko aurrekontuak herritarri aurkeztea da horren helburua. «Gipuzkoako Foru Aldundiaren politikaren ardatzetako bat herritarren...

Herritarrekin egitasmoaren baitan, Gipuzkoako Foru Aldundiak bigarren bilera erronda abiatu du. 2012ko balantzea egin eta 2013ko aurrekontuak herritarri aurkeztea da horren helburua. «Gipuzkoako Foru Aldundiaren politikaren ardatzetako bat herritarren parte hartzea da, eta ildo horretatik, aurrekontuak herritarrekin lantzeak berebiziko garrantzia du», adierazi dute erakundetik. Iaz, aurrekontuak egin ondoren jo zuen herritarrengana Aldundiak; aurten, aldiz, aurrekontuak egin aurretik bildu da herritarrekin.

Orain, 2013ko diru partidak zehaztuta, horien berri ematera itzuliko dira Gipuzkoako erakundeko ordezkariak eskualdera. Iazko esperientziarekin jarraituz, besteak beste, Aldundiko Ahaldun nagusi Martin Garitano zarauztar zein azpeitiarrekin bilduko da. Zarautzen ostegunean egingo dute bilera, Antoniano aretoan, eta datorren ostegunean, hilaren 29an, berriz, Azpeitian izango da, San Agustin kulturgunean. Biak ala biak 19:00etan hasiko dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide