Hondakin gutxiago sortzeko tokiko plana diseinatuko du udal elkarteak

Zarauzko Hitza 2012ko azaroaren 20a

Hondakinen kudeaketa politikarien eta herritarren artean pil-pilean dagoen gaia da. Orain arte, ahal den hondakin gehiena birziklatzeko askotariko bideak jorratu dituzte Urola Kostako udal eta erakundeetako ordezkariek. Oraingoan, ordea, urrats bat gehiago egin dute, eta hondakin gutxiago sortzeko tokiko plana diseinatuko dute maitzera bitartean. Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakari Amaia Guruzetak zera jakinarazi zuen: «Europako Batasuneko politikaren helburu nagusiak hondakinak sortzea prebenitzea, berrerabiltzea, birziklatzea eta berreskuratzea dira». Ildo horretan, hondakinen arazoari aurre egiteko ekimen ororen lehen urratsa hondakinak sortzea prebenitzea dela uste dute Urola Kostako eta udaletako ordezkariek. «Hondakin gutxiago sortuz gero, ahalegin txikiagoa egin beharko dugu berrerabiltzen, birziklatzen eta berreskuratzen», zehaztu du Guruzetak. Egitasmoa Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntzari eta Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako udalek egingo dute ekarpenari esker diseinatuko dute. Parte-hartze prozesua Hondakinak sortzea prebenitzeko tokiko plana Artelatz enpresak egingo dut azarotik maiatzera bitartean. Lehenik eta behin, prebentzioaren ikuspegitik hondakinen kudeaketaren azterketa egingo dute. «Hondakin fluxuen karakterizazioa, hondakinak zein eremutan sortzen diren eta zergatik, hondakinak tratatzeko kostuak eta hondakinak sortzea prebenitzeko planaren aukerak eta oztopoak aztertuko dituzte, besteak beste», azaldu du Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakariak. Diagnosi egin ondoren, prebentziorako helburuak, lan ildoak eta ekintzak, epeak eta kostuak zehaztuko dituzte. Ondoren, planaren proposamena laburbiltzen duen dokumentua sortuko [...]

Ezkerretik hasita Zumaiako alkate Iñaki Arrizabalaga, Zarauzko Udaleko Ingurumen zinegotzi Alizia Osa, udal elkarteko lehendakari Amaia Guruzeta, Orioko alkate Beñat Solaberrieta eta Getariako alkate Nika Lertxundi (Aiora Larrañaga/Hitza)

Hondakinen kudeaketa politikarien eta herritarren artean pil-pilean dagoen gaia da. Orain arte, ahal den hondakin gehiena birziklatzeko askotariko bideak jorratu dituzte Urola Kostako udal eta erakundeetako ordezkariek. Oraingoan, ordea, urrats bat gehiago egin dute, eta hondakin gutxiago sortzeko tokiko plana diseinatuko dute maitzera bitartean.

Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakari Amaia Guruzetak zera jakinarazi zuen: «Europako Batasuneko politikaren helburu nagusiak hondakinak sortzea prebenitzea, berrerabiltzea, birziklatzea eta berreskuratzea dira». Ildo horretan, hondakinen arazoari aurre egiteko ekimen ororen lehen urratsa hondakinak sortzea prebenitzea dela uste dute Urola Kostako eta udaletako ordezkariek. «Hondakin gutxiago sortuz gero, ahalegin txikiagoa egin beharko dugu berrerabiltzen, birziklatzen eta berreskuratzen», zehaztu du Guruzetak.

Egitasmoa Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntzari eta Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako udalek egingo dute ekarpenari esker diseinatuko dute.

Parte-hartze prozesua
Hondakinak sortzea prebenitzeko tokiko plana Artelatz enpresak egingo dut azarotik maiatzera bitartean. Lehenik eta behin, prebentzioaren ikuspegitik hondakinen kudeaketaren azterketa egingo dute. «Hondakin fluxuen karakterizazioa, hondakinak zein eremutan sortzen diren
eta zergatik, hondakinak tratatzeko kostuak eta hondakinak sortzea prebenitzeko planaren aukerak eta oztopoak aztertuko dituzte, besteak beste», azaldu du Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakariak.

Diagnosi egin ondoren, prebentziorako helburuak, lan ildoak eta ekintzak, epeak eta kostuak zehaztuko dituzte.

Ondoren, planaren proposamena laburbiltzen duen dokumentua sortuko dute, eta bailarako eragileei ezagutzera emango diote. Hauek ekarpenak egiteko aukera izango dute. «Hondakin gehien sortzen duten eragileengana joko dugu, haien iritzia ezagutzeko», azaldu zuen prentsaurrekoan Orioko alkate Beñat Solaberrietak Partaidetza prozesuan egindako ekarpenak aztertu ondoren, behin betiko plana idatziko du Artelatz enpresak.

——————————————-

Zumaian auzokonpostak harrera ona izan du

Auzokonposta egitasmoa jarri du martxan Zumaiako Udalak, eta pasa den astean egitasmoaren berri emateko bilera informatiboak antolatu zituzten Oikian eta herrigunean. Hasiera batea herriguneko auzokonposta gunea Puntanuetan jartzeko asmoa zuen udalak. Dena dela, bileran hainbat auzotako herritarrak bildu ziren eta agertu zuten interesaren aurrean, herriguneko beste hainbat auzoetan ere konposta guneak ezartzea aztertzen ari dela jakinarazi zuen udalak.

%20eko hobaria
Auzokonposta egitasmoan zumaiar orok parte hart dezakeela argi utzi du udala. «Etxean zein auzolanean konposta egiteko sistemak abantailak besterik ez ditu: hondakinak murrizten dira, zabortegietako eragin kaltegarriak saihesten laguntzen du, ingurumena errespetatzen du eta dirua aurrezten da», azaldu du Zumaiako Udalak. Hori kontuan hartuta, Zumaiako Udalak zaborraren tasan %20ko hobaria aplikatzen die konposta egiten duten herritarrei.

Auzokonposta egitasmoan oraindik izena eman ez dutenek edo proiektuaren inguruko informazio gehigarria nahi dutenek 616-22 60 50 telefono zenbakira hots egin edo
auzokonposta@gmail.com helbidera idatz dezakete.

Zarautzen Zero Zabor bilerak
Zarautzen birziklatze eta berrerabitze filosofia herritarren artean zabaltzeko ahalegin berezia egten ari dira. Ildo horretan, Zero Zabor Taldeak hondakinen kudeaketaren inguruko aurkezpen sorta antolatu du datozen asteetarako. Bilerak auzoz auzo egingo dituztela azaldu dute Zero Zabor taldetik, eta galdera bat izango dute ardatz: Zero zabor posible al da atez atekorik gabe?
Gaur izango da lehenbiziko saioa, Azken Portuko kristau biltokian 19:00etan. Gipuzkoa zein Zarauzko Zero Zaborreko kideek parte hartuko dute bilerotan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide