TS Fundiciones enpresako langileek manifestazioa egingo dute ostiralean, zuzendaritzak ezarri nahi dituen neurrien aurka

Zestoako Hitza 2012ko azaroaren 19a

Zestoako TS Fundiciones enpresako langileek manifestazioa deitu dute ostiralerako, zuzendaritzak ezarri nahi dituen neurriak salatzeko. Enpresa Batzordeak adierazi duenez, zuzendaritzak langileen %30 kaleratzea nahi du urtea amaitzean, lana “jai...

Zestoako TS Fundiciones enpresako langileek manifestazioa deitu dute ostiralerako, zuzendaritzak ezarri nahi dituen neurriak salatzeko. Enpresa Batzordeak adierazi duenez, zuzendaritzak langileen %30 kaleratzea nahi du urtea amaitzean, lana “jaitsi” egin dela argudiatuz, baina langileek gezurtatu egin dute hori; “arazoa estrukturala da, eta gure lana Aguraingo pabiloira eraman nahi dute, Zestoako langile kopurua jaitsi dadin”. Egun, TSko langileek %30eko LET Lan Erregulazio Txostena dute.

Enpresa Batzordeak herritarrei dei egin die manifestazioan parte hartzeko. 12:00etan izango da mobilizazioa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide