Elikadura energetikoari buruzko hitzaldia eta ikastaroa antolatu dituzte

Zestoako Hitza 2012ko azaroaren 19a

Iaz izandako arrakasta ikusita, aurten ere elikadura energetikoari buruzko ikastaroa antolatu nahi du Zestoako Ingurumen Sailak, Silvana Huegun dietista gidari dela. Ikastaroaren aurretik, ordea, nahi duten herritar guztientzako hitzaldi irekia antolat...

Iaz izandako arrakasta ikusita, aurten ere elikadura energetikoari buruzko ikastaroa antolatu nahi du Zestoako Ingurumen Sailak, Silvana Huegun dietista gidari dela. Ikastaroaren aurretik, ordea, nahi duten herritar guztientzako hitzaldi irekia antolatu dute. Solasaldia azaroaren 22an (osteguna) da, 18:00etan, udaletxeko aretoan. Jaten duzuna sendagai izan dadila gai hartuta jardungo du Huegunek bertan.

Horrez gain, sukaldaritza tailerra ere antolatu dute. Azaroaren 29an eta abenduaren 13an eta 20an izango dira saioak, 18:00etatik 20:00etara. Bertan, zereal integralak, barazkiak, algak eta postreak prestatzen ikasteko aukera egongo da. Sukaldaritza tailerrean parte hartzeko 12 euro ordaindu beharko dira. Izena udalaren webgunean edota udaletxean Ingurumen sailean eman daiteke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide