Zortzigarren urtez, artea kaletarren eskura jarri du Murkil Zarauzko dendarien elkarteak, Kultura Sailaren eta Xpresssionk taldearen laguntzarekin. Herriko merkataritza dinamizatzeko ahaleginean, Ikusi Arte erakusketa irekia zabaldu du, azaroaren 25a bitartean. Urtero arte-diziplina ezberdina aukeratzen dute, establezimenduetako erakuslehioak apaintzeko, eta, bide batez, bezeroak erakartzeko. Aurten, berrikuntza gisa, kartelak diraekimeneko protagonistak.

Hamaika diseinatzailek aurkeztu dituzte beren lanak aurtengo lehiaketara: Alberto Caballero (Wiskwit), Asier Zabarte, David Agirrezabalaga, David Marugan, Elisabete Garate, Haymar Manzisidor, Ibon Diez, Joseba Alkorta, Leyre Gomez, Mar Carballo eta Mikel Peñagarikano. Sortzaileen fruitu edo ekarpen artistikoa Murkileko 68 dendetako beirateen atzean ikus daitezke. Epaimahaikideek, beren aldetik, etzi emango dute jakitera irabazleen zerrenda, eta bi egun geroago banatuko dituzte sariak.
Kartel irabazleen egileek sari ekonomikoa eskuratuko dute aurten lehenbiziko aldiz. Hain zuzen ere, 500 euroko eta 250 euroko launa txartel banatuko dituzte kartel politenak egin dituztenen artean. Txartel horiek Murkileko dendatan erosketak egiteko baliagarriak izango dira, gainera. Horrez gain, Murkil elkartearen Gabonetako merkataritza kanpainan erabiliko dute epaimahaiak aukeratutako kartela.