Arraun egun ederra igaro zuten Orioko alebinek Pasaian

Urola Kostako Hitza 2012ko azaroaren 19a

Orio Arraun Elkarteko alebin mailako neska-mutilak Pasaian izan ziren atzo. Trintxerpeko haurrekin jardun zuten lehia-jolasean. Guztira 22 haur joan ziren Oriotik, eta itsas aletan ibili ziren arraunean. Lau txanda jokatu zituzten ziaboga batera. "Kasu hauetan garrantzitsuena parte hartzea eta ongi pasatuz arraunean ikastea bada ere, oriotarrek lau txandak irabazi zituztela ere onartu behar da", adierazi du arraun elkarteak. Estropada amaitutakoan hamaiketako eder batekin borobildu zuten goiza Orioko neska-mutilek, "eta esperientzia errepikatzeko gogoarekin itzuli ziren etxera". Nahiz eta irailetik entrenatzen ari diren, arraunean hasteko gogoa duten guztiak animatu ditu elkarteak eurekin bat egitera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide