Aitor Arakistainek irabazi du Urrakiko Igoera

Urola Kostako Hitza 2012ko azaroaren 19a

http://youtu.be/7R32F3GlYQc XXX. Urrakiko Igoera Aitor Arakistainek irabazi du, Silver Car S2 autoarekin. Auto lasterketa zaila izan zen atzo (igandea) jokatutakoa, euria, haizea eta hostoengatik errepidea oso irristakorra baitzegoen. Arakistainek 3:37:9 denbora egin zuen eta haren atzerik bigarren Aitor Zabaletak egin zuen. Bigarren postu horri esker, plaza bakarreko autoen Euskal Herriko Mendiko Txapelketa irabazi zuen Zabaletak. Urrakin turismoetan aurrena Joxe Labaka azpeitiarra izan zen, Mitsubishi EVO V autoarekin. Labakak 3:53:5 denbora egin zuen. Hala, bigarren egin zuen Iban Tarsiciori hiru segundoko aldea atera zion.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide