Aizarnazabalgo erregeen kabalgataz edo zamalkadaz arduratzen den taldea lanean hasi da dagoeneko. Orain, azaroaren 15etik azaroaren 30era bitartean, erregeen kabalgatan oparia jaso nahi duten gurasoek izena emateko epea zabaldu dute. Beraz, kabalgatan euren seme-alabek oparia jasotzea nahi dutenek, haur bakoitzeko 12 euro ordaindu beharko dituzte eta azaroaren azken egunerako izena eman behar dute Aizarnazabalgo liburutegian edota Guraso Elkarteko kideren bati esanda. Epez kanpo inor ez dutela onartuko esan dute.