Astelehenean hasiko da Jubilatuen Astea, Zestoan

Zestoako Hitza 2012ko aza. 16a, 14:40

Astelehenetik ostiralera bitartean ekitaldiz betetako egunak antolatu ditu Zestoako Gurutze Jubilatuen Elkarteak. Jubilatuen Astearen baitan, bingoa, karta joku txapelketak, hiltzaldia, patata tortilla lehiaketa eta sagardotegiko menuarekin afaria eta ...

Astelehenetik ostiralera bitartean ekitaldiz betetako egunak antolatu ditu Zestoako Gurutze Jubilatuen Elkarteak. Jubilatuen Astearen baitan, bingoa, karta joku txapelketak, hiltzaldia, patata tortilla lehiaketa eta sagardotegiko menuarekin afaria eta erromeria antolatu dituzte, elkartean bertan.

EGITARAUA:

- Azaroak 19, astelehena.

* 16:30etik 18:00etara, bingo saioa. Sari bereziak izango dira.

* 18:00etatik aurrera, mus txapelketa azkarra. Bazkideek bikoteko 10 euro ordaindu behar dituzte, eta gainontzekoek 12 euro.

- Azaroak 20, asteartea.

* 16:30etik 18:00etara, seiko urreko karta joku txapelketa.

* 18:00etatik aurrera, eskoba txapelketa.

- Azaroak 21, asteazkena.

* 17:00etan, hitzaldia, Kultur Etxeko areto nagusian. Gaia: Jubilatuen etxeen iragana, oraina eta geroa. Hizlaria: Antonio Campos. Hitzaldia bukatutakoan, bertara joandakoentzako luntxa izango da.
- Azaroak 22, osteguna.

* 17:00etan, patata tortilla lehiaketa. Bukaeran, prestatutako tortillak pintxotan banatuko dituzte. Pintxoa eta txikitoa euro bat kostatuko dira.

- Azaroak 23, ostirala.

* 16:30etik 18:00etara, Zakel jokoa jubilatuen tabernaren atarian. Parte hartzeko bazkideek 5 euro ordaindu beharko dituzte, gainontzekoek 6 euro.
* 20:30ean, Sagardotegiko menuarekin afaria. Ondoren, Kupela taldearekin dantzaldia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide