Udal merkatua itxita egongo da astelehenetik asteazkenera, egokitzapenak egiteko

Zarauzko Hitza 2012ko azaroaren 16a

Saltzaileen ganberetatik ateratzen den beroa bideratzeko hodiak egokitzeko lanak direla-eta, Merkatu Plaza itxi egingo dute hilaren 19, 20 eta 21ean. Merkatuko nekazarien eskaerei erantzunaz, salmenta ganberek sortutako beroa eraikuntzaren goikaldera b...

Saltzaileen ganberetatik ateratzen den beroa bideratzeko hodiak egokitzeko lanak direla-eta, Merkatu Plaza itxi egingo dute hilaren 19, 20 eta 21ean. Merkatuko nekazarien eskaerei erantzunaz, salmenta ganberek sortutako beroa eraikuntzaren goikaldera bideratuko da hodien bitartez. Orain arte nekazal postuei bete-betean jotzen zien beroak, eta barazki zein frutentzat egokia ez zen giroa sortzen zuen. Egokitzapenek iraungo duten hiru egunetan (Azaroaren 19, 20 eta 21) itxita egongo da Merkatua.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide