Zabalik dago Orioko Herri Lasterketan izena emateko epea

Karkara.eus 2012ko azaroaren 16a

Abenduaren 16an izango da 4. edizioa

Abenduaren 16an, igandearekin, izango da Orioko Herri Ikastolan antolatutako Herri Lasterketa. 11:00etan abiatu eta bi ibilbide egiteko aukera izango da, biak lauak, 14 eta 7 kilometrokoak hurrenez hurren, hala ...

Abenduaren 16an izango da 4. edizioa
Abenduaren 16an, igandearekin, izango da Orioko Herri Ikastolan antolatutako Herri Lasterketa. 11:00etan abiatu eta bi ibilbide egiteko aukera izango da, biak lauak, 14 eta 7 kilometrokoak hurrenez hurren, hala ere korrikalariak ordu berean aterako dira. Lasterketa luzea egiteko bi itzuli egin beharko dira ibai-ondoko ibilbidean, lasterketa motzagoa nahi dutenek, berriz, bakarra.

Ibilbidea


Izena emateko Herri Krossa elkartearen orrialdera jo daiteke edo Orioko Herri Ikastolak lasterketarako propio prestatutako webgunera. Izena emateko aukera ez ezik ibilbidearen berri jasotzeko, 2011ko sailkapen eta argazkiak ikusteko, araudia eta programa kontsultatzeko, lasterketa egingo den tokira iristeko modua jakiteko eta antolatzaileekin harremanetan jartzeko aukera ere izango dira. 


 

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide