Herritar ugari azaroaren 18an Gipuzkoako Kantu Txapelketako finalean

Karkara.eus 2012ko azaroaren 16a

Iñaki Lizarralde aiarra eta Intza Unanue oriotarra bakarlari bezala arituko dira

Azaroaren 18an, igande honetan, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Donostiako Antzoki Zaharrean, jokatuko da Gipuzkoako 16. Kantu Txapelketa eta bertan izango dira hainb...

Iñaki Lizarralde aiarra eta Intza Unanue oriotarra bakarlari bezala arituko dira

Azaroaren 18an, igande honetan, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Donostiako Antzoki Zaharrean, jokatuko da Gipuzkoako 16. Kantu Txapelketa eta bertan izango dira hainbat herritar.

Olatz Zugastik gidatzen duen koadrila bat hiru abestirekin izango da finalean. Izan ere, aurten parte hartzea baxua izan denez, guztiak zuzenean pasa dira azken saiora.

Hiru kanta eta hiru bakarlari izango dira oholtza gainean. Dena dela, gainontzeko partaideak koroak egiten izango ditu uneko bakarlariak aldamenean. Iñaki Lizarralde aiarra izango da bakarlarietako bat, berak idatzitako hitzak Olatz Zugastik musikatu eta Ikarak joan dira

abestia egin dute. Hori defendatuko du Lizarraldek igandean.

Intza Unanue oriotarra izango da beste bakarlarietako bat. Unanuek Harribil dantza taldeak udaberri honetan plazaratu zuen ikuskizunerako propio egindako abestia kantatuko du: Argilun.

Kantua Julen Alonsok konposatu zuen eta han izango da soinujole oriotarra ere. Hitzak, berriz, Goiuri Unanuerenak dira.

Alonsorekin trikiti bikotea osatzen du hirugarren bakarlariak. Eneritz Aulestia zarauztarra izango baita Olatz Zugastik gidatzen duen Uhats taldeko hirugarren bakarlaria. Aulestiak Begirada urruntzean

kantua abestuko du Antzoki Zaharreko eszenatokian. Kantua Zugastik konposatu eta Goiuri Unanuek hitzez apaindutakoa da.

Horiez gain, Olatz Lizaso izango dute kantari korista bezala eta Iker Urdangarin perkusioarekin laguntzen izango dute alboan.

Oraindik geratzen dira sarrerak ikustera joan nahi dutenentzat, baina azkar ibili behar da, egunean bertan hartzea ia ezinezkoa izaten baita.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide