Putzuzuloren 7. urteurreneko ospakizunek aurrera darraite, Zazpi urte, zazpi bizitza, zazpi bekatu eta eredu bakarra, autogestioa lemapean. Ildo horretatik, gaur 20:00etatik aurrera, tortila patata txapelketa eta kantu afaria izango dira. Bihar, berriz, Zaratafest jaialdia. 21:30etatik aurrera, Criatura, Necesidad de Luchar, Bar Remigio, Managaitz eta Cysma taldeen zarata izango da entzungai. Igandean, berriz, Ainhoa Alberdi eta Iraia Eliasen Ta oain ze? antzezlanaren estreinaldia izango da, 19:30ean.