Gaur Zarautz Abesbatzak Pasai San Pedron kontzertua eskainiko du, Francisco Escuderoren omenez. Pasai San Pedron, garai honetan, musikaren astea antolatzen dute eta aurten, maisu handiaren jaiotzaren mendeurrena ospatu nahian, omenalditxoa egin nahi izan diote bertakoek. Hori dela eta, Zarautz Abesbatza gonbidatu dute.
Gaur, 20:00etan, San Pedro elizan izango dira, beraz, Escuderoren kantuak entzungo dira, musika sakroa eta polifonia, bere irudien laguntzaz.
