Getariako konpartsa gero eta ezagunagoa da eskualdean zehar eta oraingoan gonbidapen berri bat jaso dute Oriotik. Orioko Udalak San Nikolas Jaietan Bolliwood emanaldia eskaintzera gonbidatu ditu. Ikuskizuna prestatzeko hitzordua gaur 20:00etan izango da Getariako Kiroldegian; bertan dantzarien lekuak zehaztuko dituzte eta hurrengo entsegua egiteko eguna finkatuko dute.
