Igandean Gipuzkoako XVI. Kantu Txapelketaren finala izango da Donostiako Alde Zaharreko Antzoki Zaharrean 18:00etatik aurrera eta hainbat oriotarrek parte hartuko dute bertan. Aurtengoa ez da oriotarrak Gipukoako kantu finalera iristen diren lehen aldia, beste hainbat edizioetan ere izan baita oriotarrik lehian.
Kantu Txapelketa
Orioko parte-hartzaileak
-Intza Unanue eta Uhats Taldeak Argilun abestia aurkeztuko dute. Hitzak Goiuri Unanuerenak dira eta musika Julen Alonsorena.
-Iñaki Lizarralde eta Uhats taldeak Ikarak joan dira abestia kantatuko dute. Hitzak Iñaki Lizarralderenak dira eta musika Olats Zugastirena.
-Eneritz Eulestia eta Uhats taldeak Begirada urruntzen abestia kantatuko dute. Hitzak Goiuri Unanuerenak dira eta musika Olatz Zugastirena.