Denbora luzean itxita egon ostean, gaur zabaldu dute Modelo zinema aretoa datozen hilabeteetako egitaraua aurkezteko. “Arrazoi komertzialengatik” Jose Miguel Zubillaga e Hijos SA enpresak Modelo kudeatzeari utzi zion urte hasieran. Lizardi antzokia ere eraitsi zuten, eta herria kultura azpiegiturarik gabe geratu zen, beraz. Hori dela eta, Zarauzko Udalak Modelo alokatzea erabaki zuen. Aipatu enpresari hilabetean 2.500 euro ordaindu eta hainbat egokitzapen egin ditu; alokairuaz gain, guztira, 30.000 euro inguru bideratu ditu Kultura sailak horretara. Dagoeneko prest dago askotariko ekimenak hartzeko, beraz. Egitaraua osatzeko, Kultura sailak eta herriko hainbat talde eta eragilek bilera ugari egin dituzte.
Hona hemen oraingoz lotu duten ekitaldi sorta:
AZAROA:
18 Zinema: ‘Barrura begiratzeko leihoak’ filma, eta Txaber Larreategi zuzendariarekin solasaldia. 17:30ean. Sarrera, 5 euro.
25 Bertha Gaztelumendiren ‘Tximeleta burdinan’ dokumentala. Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunaren baitan. Sarrera,
doan.
30 Kontzertua: Javier Muguruza.
ABENDUA:
2 ‘Arra arraroa’ eta ‘Stereo’ antzezlanak. 18:00etan. Sarrera, 3 euro. ‘Arra arraroa’. Aktorea: Iñigo Ortega. Testua: Oier Guillan.
Zuzendaria: Ainhoa Alberdi. Ekoizpena: Metrokoadroka Sormen Laborategia.
‘Stereo’. Aktorea eta zuzendaria: Miren Gaztañaga.
3 Euskararen Eguna. ‘Euskararen ispilutik, munduko hizkuntzetara’. Zarautzen hitz egiten diren eremu urriko hizkuntzei buruzko dokumental laburrak eta etorkinekin solasaldia.
4 ‘Urte berri on amona’ filma, eskola ordutegian, ikasleentzat.
4 Telmo Esnalen ‘Hamaiketakoa’ film laburraren estreinaldia + ‘Taxi’ eta ‘Amona Putz’ film laburrak, eta zuzendariarekin solasaldia. 19:00etan. Sarrera, doan.
6 Gitarra Jaialdia. Kontzertua: Eva Pons (2011ko Gitarra Jaialdiko irabazlea) eta Enrique Truan Gitarra Orkestra.
8 Gitarra Jaialdia. Kontzertua: Eduardo Baranzano, Jacaranda laukotea eta Bartzelonako Gitarra Orkestra.
9 Zinemapean: ‘Ziztadak · Tábanos’. Desobedientzia zibilari buruzko dokumentala, Dokusarea ekimenaren baitan, Argia eta Eguzki Bideoak kolektiboarekin elkarlanean. Sarrera, 2 euro.
14 Zine Modelon zikloaren baitan, ‘La naranja mecánica’ filma. I Love Rock ekimenak antolatuta. Sarrera, 5 euro
15 ’Aurresku zaharra’ bideo-dokumentalaren aurkezpena, 19:00etan
16 Zinema: ‘Gazta zati bat’ filma, eta Jon Maia zuzendariareki
22 Haurrentzako antzerkia. 17:00etan. Sarrera, 3 euro.
23 Zinemapean: ‘Morir de día’. 80Ko hamarkada eta heroinaren aurpegi
ezkutuari buruzko dokumentala, Dokusarea ekimenaren baitan, Argia eta Eguzki Bideoak kolektiboarekin elkarlanean. Sarrera, 2 euro.
30 ‘Zu Zarautz’ zikloaren baitan, Zarautzi buruzko lehen hiru dokumentalen estreinaldia. Debolex etxearen eskutik. Sarrera, doan.
URTARRILA:
20 Zinema: ‘Zuloak’ filma, eta solasaldia. 19:00etan. Sarrera, 5 euro.
27 Zinemapean: ‘Brad, beste gau bat barrikadetan’ dokumentala. Dokusarea ekimenaren baitan, Argia eta Eguzki Bideoak kolektiboarekin elkarlanean. Sarrera, 2 euro.
OTSAILA:
16 Tik Tara musika taldearen lehen diskoaren aurkezpena, kontzertua eta festa.
24 Zinemapean: “Ezkutuko zorra’ dokumentala. Dokusarea ekimenaren baitan, Argia eta Eguzki Bideoak kolektiboarekin elkarlanean. Sarrera,
2 euro.
Egitaraua, ekimenak eta zikloei buruzko informazioa, sarreren prezioa, ordutegiak eta gainerakoak, aurrerantzean, modeloaretoa.com webgunean izango da ikusgai.

