Hondakinen kudeaketaren inguruko aurkezpen sorta antolatu du Zarautz Zero Zaborrek

Zarauzko Hitza 2012ko azaroaren 15a

«Azken boladan hiri hondakinen arazoaren gaia desitxuratu eta sinplifikatu egin da. Ondorioz, informazio falta handia dago, funtsik gabeko zurrumurruak eta usteak zabaldu baitira herritarren artean». Hori argitze aldera, Zarautz Zero Zabor Taldeak hondakinen kudeaketaren inguruko aurkezpen sorta antolatu du datozen asteetarako. Auzoz auzo egingo dituzte, eta galdera bat izango dute ardatz: Zero zabor posible al da atez atekorik gabe?. Hitzaldiak euskaraz izango dira,  azkenengoa izan ezik; hori gaztelaniaz egingo dute. Gipuzkoa Zero Zaborreko zein Zarauzko taldeko kideak izango dira bilerotan. Lehenbizikoa hilaren 20an, asteartean izango da, Azken Portuko kristau biltokian, 19:00etan. Bigarrengoa, berriz, abenduaren 15ean egingo dute, 11:00etan Vista Alegreko auzo elkartean. Gainontzeko saioak zehazten joango direla aurreratu dute. Konpobidearen giltzarria «Diagnostikoan guztiok bat gatoz, hiri hondakinen arazoa larria da, ingurumen krisi jasanezina daukagu», azaldu dute: «Hondakin asko sortu eta nahastuta botatzen ditugulako zabortegiak gainezka daude, natur baliabideak edo lehengaiak agortzen ari dira, kutsaduraren eraginez gure osasuna kaltetu eta ingurumena arrisku bizian jarri dugu…». Zarautz Zero Zaborren arabera, lehengaien «neurrigabeko» ustiapenak, kontsumo eredu «konpultsiboak» eta hondakinen kudeaketaren egungo eredu linealak (ekoiztu-kontsumitu-bota) eraman du gizartea «amildegi ertzera». Ondorioz, «berehalako» konponbidea beharrezkoa da: «Arazoa ezin dugu ezkutatu edo betikotu erraustegia bezalako sasi-konponbideen bidez. Denbora amaitzen ari denez, konponbideak, iraunkorra izateko, berehalakoa eta [...]

«Azken boladan hiri hondakinen arazoaren gaia desitxuratu eta sinplifikatu egin da. Ondorioz, informazio falta handia dago, funtsik gabeko zurrumurruak eta usteak zabaldu baitira herritarren artean». Hori argitze aldera, Zarautz Zero Zabor Taldeak hondakinen kudeaketaren inguruko aurkezpen sorta antolatu du datozen asteetarako. Auzoz auzo egingo dituzte, eta galdera bat izango dute ardatz: Zero zabor posible al da atez atekorik gabe?. Hitzaldiak euskaraz izango dira,  azkenengoa izan ezik; hori gaztelaniaz egingo dute. Gipuzkoa Zero Zaborreko zein Zarauzko taldeko kideak izango dira bilerotan.

Lehenbizikoa hilaren 20an, asteartean izango da, Azken Portuko kristau biltokian, 19:00etan. Bigarrengoa, berriz, abenduaren 15ean egingo dute, 11:00etan Vista Alegreko auzo elkartean. Gainontzeko saioak zehazten joango direla aurreratu dute.
Konpobidearen giltzarria
«Diagnostikoan guztiok bat gatoz, hiri hondakinen arazoa larria da, ingurumen krisi jasanezina daukagu», azaldu dute: «Hondakin asko sortu eta nahastuta botatzen ditugulako zabortegiak gainezka daude, natur baliabideak edo lehengaiak agortzen ari dira, kutsaduraren eraginez gure osasuna kaltetu eta ingurumena arrisku bizian jarri dugu…».
Zarautz Zero Zaborren arabera, lehengaien «neurrigabeko» ustiapenak, kontsumo eredu «konpultsiboak» eta hondakinen kudeaketaren egungo eredu linealak (ekoiztu-kontsumitu-bota) eraman du gizartea «amildegi ertzera».
Ondorioz, «berehalako» konponbidea beharrezkoa da: «Arazoa ezin dugu ezkutatu edo betikotu erraustegia bezalako sasi-konponbideen bidez. Denbora amaitzen ari denez, konponbideak, iraunkorra izateko, berehalakoa eta eraginkorra izan behar du».
Horretarako gakoa herritarren, eragileen eta  administrazioen kontzientziazioa, konpromisoa eta ardura da, ZZZ-ren iritziz: «Udalek eta mankomunitateek erabaki egokiak, ausartak hartuz eta herritarrok gure eguneroko ohitura sinple batzuk aldatuz, arazoaren konponbidea norabide egokian jarriko dugu».
Hala ere, herritarrak izan behar dute konponbiderako agente nagusiak: «Herritar guztiok arazoaren eragile garenez—denok sortzen ditugu hondakinak—, konponbidea guztion ardura  da. Beraz, zarauztar guztien konpormisoa ezinbestekoa da konponbide eraginkorra lortzeko».  Izan ere, herritar askoren «jarrera eredugarria» ez da «nahikoa»; «kontsumo arduratsua, berrerabilpena, birziklapena eta hondakinen murrizketa guztion betebeharra da».
Eredu zirkularra
“Pertsonen osasuna kaltetu gabe, ingurumena zaindu eta ekonomikoki merkeago izango den eredua behar dugu”, diote: ekoizpen eta kontsumo eredu zirkularrean oinarritzen den zero zabor politika, alegia. Zarautz Zero Zaborren arabera, hori lortzeko bitartekoak honakoak dira:  egunerokotasunean hiri hondakinen murrizketa (ekoizpen eta kontsumo arduratsua, berrerabilpena, autokonposta), birziklapena (sortzen ditugun hondakinen %90 birziklagarria da), eta gaika biltzeko sistema eraginkorra.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide