Bideoak: Eskualdeko bertsolari eta kirolariak ika-mizka

Onintza Lete Arrieta 2012ko azaroaren 15a

http://youtu.be/nGHbQIDW7ig Ika-mizka. Eta hik? Nola bizi dunk euskara? ekimenak hainbat bideo jarri ditu ikusgai, abenduaren 3an (Euskararen Eguna) egingo dute ekimenaren harira. Eskualdeko zenbait bertsolari eta kirolari ageri da bideo horietan, besteak beste Ainhoa Murua triatleta, Axi Muniain surflaria, Jon Maia eta Jokin Uranga bertsolariak eta Gorka Karapeto eskalatzailea. Mahai-inguruak egingo dituzte abenduaren 3an, eta dinamizatzailea ere eskualdekoa izango da: Jon Artano kazetari zestoarra.   Mahainguru saioak -Noiz: 2012ko abenduaren 3an. Euskararen Nazioarteko Egunean. -Lehenengo txanda: 10:00-11:15 -Bigarren txanda: 11:30-12:45 -Non: EHUren Gipuzkoako Campuseko Carlos Santamaria Zentroan. -Nor: Bideoetan agertutako aurpegi ezagun batzuk eta parte hartzeko izena ematen duten gazteak. Jon Artanok dinamizatua. -Formatua: Hamar mahai modu zirkularrean jarrita. Mahai bakoitzeko bi aurpegi ezagun eta beste bost gazte. Zizka-mizkak ere izango dira. Antzerki talde batek hainbat egoera linguistiko islatuko ditu esketx laburretan. Hauetatik abiatuta, mahai bakoitzean eztabaida hasiko da. Gazteak mahaiz aldatuko dira esketx bakoitzari lotutako eztabaida saio bakoitzeko, hartara jende ezberdinarekin hitz egiteko aukera izango dute. -Eguna borobiltzeko: 13:00ean Zuloak musika taldea zuzenean. http://www.youtube.com/watch?v=XiaXSL77sZQ&feature=share&list=UUPM-0zl6Nu9zxFByuB3r46w  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide