Aizarnazabalen Orratx taldearen Kabaret antzezlana izango da bihar, 22:00etan, herriko eskolako soinketako gelan. Antzerkirako sarrera doan izango da. Antzerki emanaldia Aizarnazabalgo Udalak antolatu du, Kutxa Fundazioaren Kultur eskaintzari esker. Aurretik, berriz, bihar arratsaldean hain zuzen ere, 19:00etatik aurrera, Aizarnazabalen pintxo-potea antolatu dute.
