Orioko Manadalara Taldeak «norbanako bakoitzak bere ongizatea lortu dezan» ikastaroak eta hitzaldiak antolatzen ditu. Biharko esaterako, gaur egun herritar askok jasaten duten estresa gutxitzen ikasteko Mindfulness hitzaldia antolatu dute. 20:00etan izango da hitzordua Antxiola kaleko 15. zenbakian aurkitzen den Mandalara Zentroan. Hitzaldiaren inguruko informazio gehiago nahi dutenek 648487489 telefono zenbakira hots egin beharko dute.
Bizitza bizitze ikastea xede
Mindfulness-a Ameriketako Estatu Batuetako Massachusetts Unibertsitateko Zentro Medikoaren estresa gutxitzeko programa da eta Roberto Alciba
Mindfulness-Based Stress Reduction-eko irakasle ofizialak emango du.
Mandalara Taldetik jakinarazi dutenez, «eguneroko bizimoduan, familian, lanean, lagun artean edota maila pertsonalean orainaz gozatzen ikastea oso garrantzitsua da. Askotan herritar askori hori lortzea zaila egiten zaie etorkizunak, iraganeko kontuen oroimenak edo orainak kezkatzen dituelako». Egoera hori gainditzen ikasteko antolatu dute hitzaldia.