Zestoako Gaztelekuan sukaldaritza tailerra izango dute gaztetxoek bihar eta etziko saioetan. Bertan, gaileta-tarta egingo dute asteburu honetan. Datorrenerako, berriz, esku lan tailerra antolatuta dute, orduan aldizkari-lepokoa egingo dute Gaztelekuko parte-hartzaileek.
