Ezker abertzaleak Zutik Euskal Herria estrategia abiatu zuen duela bi urte inguru, indar politiko berri bat antolatzeko beharra ikusi zuenean. Sortu alderdia jaio zen prozesu horretatik. Orain ezker abertzaleak beste urrats bat egin nahi duela adierazi du, eta Sorturen estrategia politikoa, antolaketa eta funtzionamendu berriaren inguruan hausnartzeko Sortzaile prozesua abiatu du. Eztabaida prozesua Zarautzen eta Zumaian egingo dute datozen hilabeteetan, eta ezkertiar eta abertzale sentitzen diren herritarrak gonbidatu dituzte.
Egutegia
Zarautz
-Etzi, azaroaren 17a, 10:00etatik 14:00etara, Ebro Etxean. Sorturen oinarri ideologikoa eztabaidatuko dute.
-Abenduaren 15ean eta urtarrilaren 26an, 10:00etatik 14:00etara, Ebro Etxean.
Sorturen oinarri ideologikoa, antolakuntza eta funtzionamendua eztabaidatuko dute.
Zumaia
-Etzi, azaroaren 17a, 09:30etik aurrera, Forondan. Sorturen perfil politiko-ideologikoa eztabaidatuko dute.
-Hurrengo bilerak aurrerago jakinaraziko dituzte Ezker Abertzaletik.