Euskal Naturaren eskutik eta Herrio natur taldearen laguntzaz Hegan argazki erakusketa dago ikusgai Kultur Etxean. Jose Mari Llavori, Antton Alberdi, Ander Olaizola eta Iñaki Mezquitak animalia hegalariei ateratako argazkiak egongo dira ikusgai 10:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 20:00etara, azaroaren 16ra bitartean.
Egun horretan, 18:30ean itxiera ekitaldi xumea egingo dute erakusketaz gozatzeko azken eguna izango dela aitzakia hartuta. Beraz, astean zehar erakusketa ikusteko aukera izango dute ingurumen eta argazki zaleek, baita ostiralean azken aukera ere.