Babestutako etxeak zozkatuko dituzte gaur Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2012ko azaroaren 15a

Ibai-Eder kaleko, Enparan kaleko eta Nuarbe auzoko babestutako etxebizitzen zozketa gaur egingo dute, 17:30ean, udaletxeko areto nagusian. Alokairuan emango dituzten Enparan kaleko 47. zenbakiko bi etxebizitza eta Nuarbe auzoko zazpi etxebizitza zozkatuko dituzte. Horrez gain, Ibai-Eder kalean salgai dagoen etxe bat ere zozkatuko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide