Emakume azpeitiarra da Arroako istripuan hildakoa

Urola Kostako Hitza 2012ko azaroaren 14a

Zestoan, Iraeta eta Arroagoia artean, GI-631 errepidean bi autok aurrez aurre jo dute eta emakume bat hil egin da. Hildakoa Azpeitiko bizilaguna zen, eta 50 urte zituen. Beste pertsona bat, berriz, larri zauritu da, hori ez dute zehaztu gizonezkoa edo emakumezkoa den, baina "frantsesa" dela esan dute. Zauritutakoa Donostiako ospitalera eraman dute. Ertzaintzak adierazi duenez, 11:48an izan dute gertakariaren berri. Bi autoek aurrez aurre jo dute; hildakoaren autoa Citroen CU markakoa da, eta zaurituak Lancia markako autoa du. Errepidearen tokira, ertzainez gainera suhiltzaileak eta bi anbulantzia joan dira. Suhiltzaileek gorpua atera dute auto barrutik, eta haren familia istripuaren lekura joan da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide