Greba orokorrak eragin txikia izan du eskualdean

Urola Kostako Hitza 2012ko azaroaren 14a

Europan osoan zehar mobilizazio eguna izaten ari da gaur CES Europako Sindikatuen Konfederazioak deituta eta Euskal Herrian CCOO eta UGT sindikatuek lanuztea egitera deitu dituzte herritarrak. Eskualdeko gehiengo sindikala osatzen duten ELA eta LAB sindikatuek ez dituzte herritarrak mobilizatzera deitu eta hori dela-eta greba orokorraren jarraipena oso txikia izaten ari da Urola Kostan. Goizean, normaltasuna iza da nagusi, eta saltokiak irekita daude lehen ordutik; ohi bezala, herritarrak eguneroko erosketak egitera irten dira kalera. Industrian ere grebak jarraipen eskasa izan du eta enpresak lanean ari dira. Kotxe karabana N-634 errepidean Greba orokorra eskualdean jarraipena txikia izaten ari bada ere, herritarrak greba egitera animatzeko UGT sindikatuak antolatutako auto karabanak eskualdea zeharkatu du eta esku-orriak banatu ditu grebaren inguruko informazioa emanez. Donostian egingo dituzte mobilizazioak UGT eta CCOO sindikatuek.    

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide