Kanpoko zein barruko begiradak

Aritz Mutiozabal 2012ko aza. 13a, 12:12

Zarauzko Argazkizale Elkartetik hainbat egitasmo egiten du­te urtean zehar. Azaroa eta abendua, esaterako, Nazioarteko Argazki Mostra erakusketarako gordetzen dute. Aurtengoa, antolatzen duten XX. aldia dute, eta urteen joan-etorrian, gainera, herriko kultur hitzordu klasiko bihurtu da. Urtero bezala, nazioarteko bost argazkilari ezagunen proposamenak zintzilikatu dituzte Zarauzko Torre Luzea erakusketa aretoan, Zarauzko Udalaren laguntzarekin. Ibilbide luzeko eta beren lanean onarpena duten artistak gonbidatzen dituzte. Normalean, parte-hartzaileen zerrenda anitza izan dadin saiatzen dira antolatzaileak; izan ere, gutxienez euskal argazkilari batek eta emakumezko batek osatu behar du zerrenda. Oraingo honetan, Antonio Vazquez Argüelles asturiarra, Dominique Tuilard frantsesa, Juan Antonio Palacios eibartarra, Laura Len madrildarra eta Marina Cano kantabriarraren argazki ikusgarriak jasoko dituzte erakusketa aretoan. Fotokazetaritza, argazkigintza artistikoa eta natura-argazkiak dira, batik bat, XX. mostrak aurkezten duena. Abenduaren 16a bitartean egongo da za­balik, egunero-egunero, 18:00­etatik 20:00etara. Nazoarteko XX. Argazki Mostrako argazkilariak -Antonio Vazquez Argüelles. Ospe handiko natura eta bidaia argazkilari asturiarra da. Ia 20 urteko ibilbide profesionala du, eta urte horietan Natura, National Geographic, Geo eta Wildlife BBC bezalako aldizkarirekin kolaboratu du. UNESCOrentzat munduko ondareen argazkiak ateratzen aritu zen, 2005an argitalpena bertan behera geratu zen arte. Hainbat erakusketa eta lan egin  du azken urtetan, baita horiei eske sariak ere. -Dominique Tuilard. Ofizioz ile-apaintzailea bada ere, [...]

Fantasia eta errealitatea uztartzen ditu Laura Len artista madrildarrak bere argazkietan (Argazkia: Laura Len)

Zarauzko Argazkizale Elkartetik hainbat egitasmo egiten du­te urtean zehar. Azaroa eta abendua, esaterako, Nazioarteko Argazki Mostra erakusketarako gordetzen dute. Aurtengoa, antolatzen duten XX. aldia dute, eta urteen joan-etorrian, gainera, herriko kultur hitzordu klasiko bihurtu da. Urtero bezala, nazioarteko bost argazkilari ezagunen proposamenak zintzilikatu dituzte Zarauzko Torre Luzea erakusketa aretoan, Zarauzko Udalaren laguntzarekin.

Ibilbide luzeko eta beren lanean onarpena duten artistak gonbidatzen dituzte. Normalean, parte-hartzaileen zerrenda anitza izan dadin saiatzen dira antolatzaileak; izan ere, gutxienez euskal argazkilari batek eta emakumezko batek osatu behar du zerrenda. Oraingo honetan, Antonio Vazquez Argüelles asturiarra, Dominique Tuilard frantsesa, Juan Antonio Palacios eibartarra, Laura Len madrildarra eta Marina Cano kantabriarraren argazki ikusgarriak jasoko dituzte erakusketa aretoan. Fotokazetaritza, argazkigintza artistikoa eta natura-argazkiak dira, batik bat, XX. mostrak aurkezten duena. Abenduaren 16a bitartean egongo da za­balik, egunero-egunero, 18:00­etatik 20:00etara.

Nazoarteko XX. Argazki Mostrako argazkilariak

-Antonio Vazquez Argüelles. Ospe handiko natura eta bidaia argazkilari asturiarra da. Ia 20 urteko ibilbide profesionala du, eta urte horietan Natura, National Geographic, Geo eta Wildlife BBC bezalako aldizkarirekin kolaboratu du. UNESCOrentzat munduko ondareen argazkiak ateratzen aritu zen, 2005an argitalpena bertan behera geratu zen arte. Hainbat erakusketa eta lan egin  du azken urtetan, baita horiei eske sariak ere.

-Dominique Tuilard. Ofizioz ile-apaintzailea bada ere, argazkilaritza du pasio. Egile frantzesarentzat irudia «magikoa» da. Pertsonaiak oso gustuko ditu, baita erretratu baten bat-bateko espresioa harrapatzea ere. Argitasun-iluntasunak liluratzen du, eta horretan oinarritzen da zuri-beltzeko bere argazkietan.

-Juan Antonio Palacios. Argazkilari eibartarra autodidakta da. Gai eberdinekin gozatzen du:  erretratua, arkitektura, natura hila, kirola … Baina bere benetako grina naturari argazkiak egitea da. Mostrara, ordea, Bercianos de Alisten (Zamora) zuri-beltzean ateratako Aste Santuko erretratuak ekarri ditu.

-Laura Len. Fantasiaren eta errealitatearen arteko mugan mugitzen da egile madrildarra. Misterio horrekin jokatuz, ikusle bakoitzaren esku uzten du argazkiaren interpretazioa; hots, noberak sor dezala bere historia.

-Marina Cano. Fauna eta paisaien argazkilaria da Marina Cano kantabriarra. Gaur egun animalien argazkiak ateratzen ditu; batez ere,  Afrikan. «Argazkilariek askotan esan ohi dugu irudiak harrapatzen ditugula, baina niri kontrakoa gertatzen zaidala sentitzen dut: animaliek neu harrapatu naute». Konpromiso berezia erakusten du mehatxatuta dagoen faunarekin, eta bere lanarekin jendearen «bihotza ukitu» nahi du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide