Kostan elkarteko ordezkariek Gernikara eta Bilbora irteera antolatu dute, hilaren 21erako. Zarauztik irtengo dira, 09:00etan eta autobusak hiru geldialdi egingo ditu, Argi tabernaren atarian, Sanz Enean eta San Pelaion. Gernikako Batzar Aretoa ikusi eta gero, Europako Herrialdeetako parkean paseatuko dute, Eduardo Chillida eta Henry Mooren eskulturak ikusteko, eta baita Pablo Picassoren keramikazko Gernika ere.
14:00etan bazkalduko dute, Zallo Barri jatetxean. 16:00etan, berriz, Bilbora joko dute, Arte Ederren Museora. Bertan Fernando Botero pintorearen erakusketa ikusiko dute. Ondoren, Sorolla areto berria ezagutuko dute. 18:30ean itzuliko dira Zarautzera.
Interesa dutenek, 40 euro sartu beharko dituzte La Caixako 2100 6472 14 2100077494 kontu korronte zenbakian.