Huegun abizenaren inguruko azterketa egin du Aiako jatorria duen donostiar batek

Karkara.eus 2012ko azaroaren 13a

Joxe Mari Murua Goñi Huegunek dio Huegun eta Ubegun abizenen arteko nahastea Orion idazkari batek egindako akatsa izan zela.

Joxe Mari Murua Goñi Huegunek  Huegun abizenaren inguruko azterketa egin du. Senideen abizenak bat ez zetozela ikusita...

Joxe Mari Murua Goñi Huegunek dio Huegun eta Ubegun abizenen arteko nahastea Orion idazkari batek egindako akatsa izan zela.

Joxe Mari Murua Goñi Huegunek  Huegun abizenaren inguruko azterketa egin du. Senideen abizenak bat ez zetozela ikusita ekin zion lanari. Izan ere, familiako gehienek Huegun zuten abizena eta Joxe Mariren lehengusu batek, aldiz, Ubegun. Horren arrazoia edo jatorria zein zen jakin asmoz ikertzen hasi eta zerrenda hutsa aurkeztu baino nahiago izan du lan sakon bat egitea euskaraz eta txosten bat osatu du.

Aurrekoen eskelak hartu ditu oinarri bezala eta argi ikusi du senideen abizenak ez zetozela bat: batzuk Ubegun eta besteak Huegun zirela. Gero Elizbarrutiko artxiboan hasi zen lanean zalantza argitzeko. Han batez ere jaiotza agiri guztiak begiratu ditu. Azterketa egin ahala argitu du bere aitaren anaia gazteenak, bere abizena  Ubegun zela esaten zuela eta beste anaiek ezetz, Huegun. Elizak esaten zuenari kasu egin behar zitzaiola esan eta ikusi du arrazoia bi aldeek zutela. Orion idazkari batek egindako akatsa da horren arrazoia Joxe Mari Muruaren esanetan: Osaba Manuel Orion jaioa zen, eta haren jaiotza agirian ikusten da nola Aiatik Oriora etorritako bere amaren abizena Huegun izan arren, Ubegun idatzi zutela; ondorioz, bere agiri guztietan ere hala izan zen. Orion ezkondu zen izebari ere ezkontza agirian b-rekin idatzi zioten. Nik uste dut akats horren arrazoia ahoz esandakoa gaizki ulertzea izan daitekeela, orduan entzun bezala idazten baitzen.

Abizenaren jatorria ere aztertu du eta erreferentziarik zaharrena Aian dagoela uste du.

Azterketaren interesik duenak hemen aurkituko du txostena.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide