Ingelesa eta mendizaletasuna uztartzea ditu helburu Hiking Euskadi mendi taldeak. Hilean behin, larunbatetan, elkartu eta mendi buelta egingo dute, ingelesa praktikatzeko. Larunbat honetan egingo dute lehenbiziko irteera. 09:00etan irtengo dira kiroldegi paretik, eta Pagoeta mendira joango dira. Ekimenak debalde izango dira. Informazio zabalagoa eskuratze aldera, hikingeuskadi@gmail.com helbidera idatzi dezakete interesa dutenek.