2.000 tuper inguru banatu dituzte 'Ontziratu zaitez' egitasmoaren baitan, Zumaian

Urola Kostako Hitza 2012ko azaroaren 12a

Pasatu den astean banatu ziren Ekoguneak, Urola Kostako Udal Elkarteak eta Zumaiako Udalak elkarlanean abian jarritako 'Ontziratu zaitez' ekimenaren baitako tuperrak. Guztira 2.000 ontzi inguru banatu ziren asteartean eta ostegunean zehaztutako orduetan. Guztira, etxebizitzen %45era etxetara iritsi dira tuperrak, hain zuzen. Ekimen horren helburua arrandegietan sortzen den zaborra gutxitzea da, tuperrak erabiliz. 

Egun horietan tuperra jasotzerik izan ez zuten pertsonek asteazkenetik aurrera Kutxaren bulegoan edo Balenciaga, Batela, Eroski, Josune eta Ixkira arrandegietan jaso ahal izango dituzte. Hala ere, Zumaiako Udalak gogorarazi  du etxean ditugun tuperrak ere erabil daitezkeela.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide