Ikusmina sortu du sanmartinetako idi demak Urdanetan

Urola Kostako Hitza 2012ko azaroaren 12a

Dozenaka lagun bildu ziren atzo arratsaldean Urdanetan, idi dema ikusteko. Olidenen, Saberriren eta Izetaren abereak lehiatu ziren Aiako auzoan, San Martin jaien aitzakian antolatutako norgehiagokan. Ekitaldi gehiago ere izan da asteburuan Urdanetan, festen harira. Ostiralean, esaterako, Ihes Naiz taldeak kontzertua eskaini zuen Ximorren, larunbatean Gorriti eta bere animalien ikuskizuna, txokolate jana, betizu jana eta bertso saioa izan ziren, eta igandean palaz binakako txapelketa eta herri kirolak. Gaur oilaskoak bildu dituzte auzoko gazteak goizean goizetik, baserriz baserri, eta iluntzean afaria egingo dute jasotakoarekin. Ondoren, erromeria egingo dute Izer eta Alabier trikitilariekin. 23:30ean patata-dantza izango da Ximorren, eta gauerdian emango diete amaiera festei, traka zaratatsuarekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide