Aitor Rubio izan da oriotar azkarrena Behobia-Donostia lasterketan

Karkara.eus 2012ko aza. 12a, 09:51

Guztira Aiako eta Orioko 110 korrikalari iritsi ziren helmugara

Azaroaren 11n, igandearekin ohitura denez, jokatu zen Behobiatik Donostiarako lasterketa. Urtero Aiako eta Orioko korrikalari asko izaten dira irteeran 20 kilometroko proba betetzeko asm...

Guztira Aiako eta Orioko 110 korrikalari iritsi ziren helmugara

Azaroaren 11n, igandearekin ohitura denez, jokatu zen Behobiatik Donostiarako lasterketa. Urtero Aiako eta Orioko korrikalari asko izaten dira irteeran 20 kilometroko proba betetzeko asmotan.

Aurten ere herritar asko izan ziren irteeran, eta horietatik 110 korrikalari iritsi ziren Donostiako Bulebarreko helmugara.

Aiako eta Orioko korrikalari azkarrena Aitor Rubio oriotarra izan zen ordubete 11 minutu eta 26 segundoko denborarekin, 153. izan zen orokorrean. Bigarren herritarra Iñigo Garmendia izan zen, oriotarra hau ere, eta ordubete 12 minutu eta 47 segundo behar izan zituen 20 kilometroak egiteko. Garmendia 211. izan zen lasterkari guztien artean. Hirugarren herritarra, Iñigo Otaegi aiarra izan zen, helmugan ordubete, 16 minutu eta 9 segundo markatzen zituen iritsi zenean. Orotara, 505. izan zen aiarra.

Aiako eta Orioko lehen emakumea Ainhoa Imaz oriotarra izan zen, 4. bere kategorian, ordubete 27 minutu eta 49 segundoko denboraz.

Sailkapenak ikusteko hemen dituzue oriotarrenak eta aiarrenak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide