http://youtu.be/42auahoGJs0
Egun osorako egitaraua antolatu dute ZUGA Zumaiako Gazte Asanbladako kideek azaroraren 24rako. Egun horretan, festa eta aldarrikapena bateratuz, asanbladaren 7. urteurrena ospatuko dute, “7 urtez, beti gazte!” lemapean. Goizetik hasita, Zumaiako eta Aizarnazabalgo gazteen arteko pilota partida izango da 11:30ean. 12:00etan angelusa izango da, eta jarraian pilota partidarekin segituko dute. Partida amaitzean, idi probak izango dira Peasoren eta Xalegiren idi-pareen artean. 13:00etan herriko gazteen arteko herri kirolak izango dira (trontza mozketa, txingak, lokotx bilketa, sokatira…). 14:00etan babajana egingo dute (txartelak ohiko lekuetan izango dira salgai). Bailarako gazteen bertsoez gozatu ahal izango da gerora. 18:00etan triki-poteoa abiatuko da Torreberri Gaztetxetik, eta eguna
dultzemeneoarekin amaituko da, TrikiSound erromeria taldearen eskutik (22:30etatik aurrera).
Informazio gehiago eskuratzeko: http://galernasarean.info/2012/11/azaroaren-24ean-zugaren-7-urteurrena-ospatuko-da/