Interes handia erakutsi dute zarauztarrek ‘Ontziratu zaitez’ kanpainarekiko

Zarauzko Hitza 2012ko azaroaren 10a

Ilada luzeak sortu dira Zarauzko udaletxe atarian gaur eguerdia bitartean. Zarauzko Udalak ontzi berrerabilgarriak banatu ditu herritarren artean, arrandegietako hondakinak murrizteko helburuarekin. Luan Luis Illarramendi alkateak, Eider Illarramendi a...

Ilada luzeak sortu dira Zarauzko udaletxe atarian gaur eguerdia bitartean. Zarauzko Udalak ontzi berrerabilgarriak banatu ditu herritarren artean, arrandegietako hondakinak murrizteko helburuarekin. Luan Luis Illarramendi alkateak, Eider Illarramendi alkateordeak eta Iñaki Eizagirre Ogasun zinegotziak jardun dute, besteak beste, tupper-ak banatzen.

Urola Kostako Udal Elkarteak, Kutxa Ekoguneak, Aiako, Getariako, Orioko, Zarauzko eta Zumaiako udalek, eta eskualdeko arrandegi guztiek Ontziratu zaitez kanpaina jarri dute martxan. 13.500 ontzi berrerabilgarri banatuko dituzte bost udalerrietan, eskualdeko 23 arrandegietan erabili ahal izateko. Doan emango dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide