Ostegunean zabalduko dute Neguko Etxea

Zarauzko Hitza 2012ko azaroaren 9a

Datorren ostegunean, hilaren 14ean, zabalduko dute Neguko Etxea. Gipuzkoako Foru Aldundiak lagunduta, etxerik ez dutenentzat zerbitzua martxan jartzea erabaki du Zarauzko Udalak bigarren urtez. Aurten, gainera, zerbitzu osatuagoa eskainiko dute: emakumeentzako espazio berezitua—iaz gizonezkoek eta emakumezkoek leku berean egiten zuten lo— sortu dute, “euren intimitatea bermatzeko”. Bi bide egongo dira Neguko Etxean plaza eskatzeko: Caritas elkartera jo beharko da, edota Zarauzko Udaltzaingora. Funtzionamenduari dagokionez, iazko bera izango du: beranduenez 21:00etan sartu ahalko dira aterpetxera erabiltzaileak, eta 09:00etan atera. 23:15ean itzalduko dira argiak. Afaria, gosaria eta lo egiteko lekua eskainiko zaie, eta baita arropak garbitzeko eta dutxatzeko aukera ere. Hiru egunez geratu ahalko dira, edota hiru hilabetez, etxegabeen arabera. Hiru egunez geratzea erabakitzen dutenek, egonaldiaren ostean zazpi egun itxaron beharko dituzte berriz ere beste hiru egun Neguko Etxean egin ahal izateko. Ez dituzte txakurrak onartuko. Aterpetxea iazko leku berean egongo da, Monte Albertiaren albo batean. Caritaseko kideak eta boluntarioak egongo dira bertan, erabiltzaileak lagundu eta behar dutena eskaintzeko. Guztira, 15 plaza daude aterpetxean. Otsailaren 28ra arte izango da zabalik.  

Datorren ostegunean, hilaren 14ean, zabalduko dute Neguko Etxea. Gipuzkoako Foru Aldundiak lagunduta, etxerik ez dutenentzat zerbitzua martxan jartzea erabaki du Zarauzko Udalak bigarren urtez. Aurten, gainera, zerbitzu osatuagoa eskainiko dute: emakumeentzako espazio berezitua—iaz gizonezkoek eta emakumezkoek leku berean egiten zuten lo— sortu dute, “euren intimitatea bermatzeko”.

Bi bide egongo dira Neguko Etxean plaza eskatzeko: Caritas elkartera jo beharko da, edota Zarauzko Udaltzaingora.

Funtzionamenduari dagokionez, iazko bera izango du: beranduenez 21:00etan sartu ahalko dira aterpetxera erabiltzaileak, eta 09:00etan atera. 23:15ean itzalduko dira argiak. Afaria, gosaria eta lo egiteko lekua eskainiko zaie, eta baita arropak garbitzeko eta dutxatzeko aukera ere. Hiru egunez geratu ahalko dira, edota hiru hilabetez, etxegabeen arabera. Hiru egunez geratzea erabakitzen dutenek, egonaldiaren ostean zazpi egun itxaron beharko dituzte berriz ere beste hiru egun Neguko Etxean egin ahal izateko. Ez dituzte txakurrak onartuko.

Aterpetxea iazko leku berean egongo da, Monte Albertiaren albo batean. Caritaseko kideak eta boluntarioak egongo dira bertan, erabiltzaileak lagundu eta behar dutena eskaintzeko. Guztira, 15 plaza daude aterpetxean. Otsailaren 28ra arte izango da zabalik.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide