Gero eta gehiago dira, ohiko merkataritza sistemez gain, internet sareak eskaintzen dituen baliabideak negozio bide berriak irekitzeko erabiltzen dituzten merkatari eta enpresariak. «Internetak enpresei salmenta bide garrantzitsua ireki die eta enpresa berria abian jarriko duten herritarrek beharrezkoa dute internetak eta sare sozialek eskaintzen dizkieten marketin eta salmenta aukera berriak ezagutzea» azaldu dute Urola Kostako Udal Elkarteko Enpresa Sustapen Zerbitzutik. Ildo horretan, udal elkarteak azarorako on-line salmenta eta marketina lantzeko ikastaroa antolatu du enpresa bat sortzeko ideia duten edo azken urtean enpresa bat abian jarri duten sustatzaileei zuzendutakoa. Azaroaren 23tik 30era 09:00etatik 14:00etara bitartean emango dute ikastaroa eta 30 ordu izango ditu.
Ikastaroan izena eman nahi dutenek edo informazio gehiago eskuratu nahi dutenek, 943-890808 telefono zenbakira hots egin beharko dute.