Mus Txapelketa Azkarra egingo dute Iñurritzakoek hilaren 16an eta 23an

Zarauzko Hitza 2012ko azaroaren 8a

Iñurritzako erretiratu eta pentsiodunen elkarteak Mus Txapelketa Azkarra antolatu du, hilaren 16 eta 23rako. Bikote kopuruaren arabera datak alda daitezke, ordea. Parte hartu nahi izanez gero, elkarteko iragarki taulan izenak idatzi eta  bikoteko sei...

Iñurritzako erretiratu eta pentsiodunen elkarteak Mus Txapelketa Azkarra antolatu du, hilaren 16 eta 23rako. Bikote kopuruaren arabera datak alda daitezke, ordea. Parte hartu nahi izanez gero, elkarteko iragarki taulan izenak idatzi eta  bikoteko sei euro ordaindu beharko dituzte. Azaroaren 13an amaituko da izena emateko epea, eta hilaren 15ean zintzilikatuko dute taulan bikoteen zozketako emaitza. Hilaren 23an hamaiketakoa egingo dute parte-hartzaileek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide