Hainbat ekimen izango da gaztetxean asteburuan

Zarauzko Hitza 2012ko aza. 8a, 16:12

Kaiolatik Elektrogaua izango da bihar Putzuzulon. Gaztetxearen zazpigarren urteurreneko egitarau zabalaren baitan, Niko, Ibailo, Aritz C, Panda eta Beba izango dira gunea girotzen 22:00etatik aurrera. Sarrerak bost euro kostako du. Gaur, berriz, antze...


Kaiolatik Elektrogaua izango da bihar Putzuzulon. Gaztetxearen zazpigarren urteurreneko egitarau zabalaren baitan, Niko, Ibailo, Aritz C, Panda eta Beba izango dira gunea girotzen 22:00etatik aurrera. Sarrerak bost euro kostako du. Gaur, berriz, antzerki erronka egingo dute. Nahi duenak hartu ahalko du parte bertan. 22:00etan hasiko dute ekimen hau ere.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide