Gaur, osteguna, Altxerriko kobazuloaren urteurreneko ekitaldia izango da

Karkara.eus 2012ko azaroaren 8a

Donostiako Victoria Eugenia antzokian egingo dute ekitaldia

Altxerriko kobazuloan historiaurreko margoak eta grabatuak aurkitu zituztenetik aurten bete dira 50 urte. Horren harira hainbat ekitaldi egiten ari dira eta gaur, osteguna, jai berezia izang...

Donostiako Victoria Eugenia antzokian egingo dute ekitaldia

Altxerriko kobazuloan historiaurreko margoak eta grabatuak aurkitu zituztenetik aurten bete dira 50 urte. Horren harira hainbat ekitaldi egiten ari dira eta gaur, osteguna, jai berezia izango da Donostiako Victoria Eugenia antzokian, 19:30ean hasita.

AltxerriLehenengo Werner Herzogen La cueva de los sueños Olvidados 3D filma emango dute Atapuercako zuzendari albokoa eta Munibeko zuzendaria den Juan Luis Arsuagak aurkeztuta. Ondoren, performance bat egingo dute Oreka TXen musikarekin eta Juan Luis Goenagaren margoekin. Azkenik, kobako margolan eta grabatuen aurkitzaileei –Juan Cruz Vicuña, Felipe Aranzadi eta Javier Migliaccio– omenaldia egingo diete.

Ekitaldirako sarrera 10 euro da eta erosten dutenek Altxerriri buruzko liburua jasoko dute opari.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide