
Hator2012_Auzolanera ekimenak bigarren danda egingo du etzi, Torreoiko parkean. Urrian 20an egin zuten lehenbizikoa, eta horren jarraipena izango da. Hala, maldan behera doan ubidea garbitzen eta eskailera konpontzen jarraituko dute. Horrez gain, Vista Alegreko auzotarrentzat konpostagune berria eraikiko dute. Biharko ekimenak «danda izaera gal ez dezan», gainera, hamaiketakoa eta musika ere izango dira. 09:00etan elkartuko dira parkearen sarreran.
Bestalde, ekimeneko ordezkariek hainbat galdeketa egin dute herritarrek egun Torreoiari zein erabilera emango zioten jakiteko. «Galderak era guztitako erantzunak ekarri ditu. Gehienek herritarrentzat aisialdirako gune bezala ikusten dute: ikuskizunak, ospakizunak eta jaiak antolatzeko, erlaxatzeko, begiratoki gisa, azokak egiteko… Argi dute ere herritarren artean erabaki behar dela, eta naturarekin bat kultur sormen eta gozamenerako espazio aproposa dela».