Euskal Herriko Bertso Eskolen Topaketa, Beeee…Eguna, izango da azaroaren 24an, Zarautzen. Herrialde ezberdinetako helduen bertso-eskolen artean harremanak egitea eta elkarrekin bertsoaz, festaz, lagun taldeaz gozatzea izan dira topaketa hau sortzeko helburua. Iaz Lesakan izan zen lehenbiziko Beeee… Eguna eta 150 pertsonatik gora bildu ziren egunaz gozatzeko.
Zarautzen egun osoko festa egitaraua prestatu dute horretarako hainbat bertso eskoletako kidek eta Zarauzko Bertso Eskolak:
-12:00. Bertso-poteoa, herrian zehar.
-14:30. Bazkaria Zinema frontoian. Ondoren bertso jarriak.
- 22:00. Gaztetxean, emanaldi bereziak.
- Ondoren. FAN & GO erromeria taldea.
Egitarauan parte hartuko duten bertsolari eta bertso eskolak:
Jon Elizetxe, Nerea Ibarzabal, Jon Maia, Andoni Egaña, Xabi Igoa, Maddi Sarasua, Onintza Enbeita, Oier Aizpurua, Oskar Estanga, Aitor Sarriegi, Etxeberria anaia, Mantxi, Artzaya, Maddalen Arzallus, Maialen Velarde, Markinako Bertso eskola, Baionako bertso eskola, Tolosaldeko bertso eskola, Gabiriko taldea, Unai Muñoa, Ander Lizarralde, Iruñeko euskaldunberrien bertso eskola, Gasteizko bertso eskola, Malen Amenabar , Jone Larrinaga, Inazio Vidal eta Txaber Ormazabal.
Horiez gain: espontaneoak.
Laguntzaileak: Zarauzko udala, Bertsozale Elkartea, Zarauzko Salbatore Mitxelena ikastola eta zarauzko Putzuzulo Gaztetxea.
Nori zuzendua: Euskal Herriko bertso-eskoletako kideei eta bertsozale guztiei.
Bazkaritarako izen ematea: bertsoeskolak@gmail.com
Informazioa: bertsoeskolak@gmail.com