“Ontziratu zaitez” kanpainaren barruan plastikozko tupperrak banatuko ditu Urola Kostako Mankomunitateak, arrandegietako paper eta plastikozko poltsak murrizteko. Banaketa bi egunetan egingo dute plazan: gaur, asteazkena, 16:30etik 19:30era, eta ostiral honetan, 09:00etatik 12:00etara.
