Josu Urbieta
Pow preso azpeitiarraren kontrako epaiketa izan da gaur, Parisko auzitegian. Fiskalak sei urteko kartzela zigorra eskatu du harentzat. Epaiketa amaituta, epaia abenduaren 2an emango dute. Urbietak bi urte daramatza Parisko La Sante kartzelan; ETAko kide izatea egozten diote.
Epaiketara 35 lagun inguru gerturatu dira Azpeititik, eta haiek jakinarazi diote HITZAri fiskalaren eskaera zein den.
Urbieta 2010eko ekainaren 10ean atxilotu zuen Frantziako Poliziak, Vars sur Roixen, Correzeko departamenduan, Frantzia erdialdean. Poliziaren arabera, auto bat lapurtu ondoren atzeman zuten azpeitiarra. Iturri horien arabera, Urbietak atxilotutakoan bertan aitortu zuen ETAkoa zela, identifikatu ez bazen ere. Poliziek adierazi zuten pistola bat aurkitu ziotela soinean.
Lau egun inkomunikatuta egon ondoren, epaileak azpeitiarra espetxera bidaltzea agindu zuen, arma bat izatea, lapurreta eta estorsioa egitea eta autoritateei aurre egitea leporatuta. Ordutik, La Santeko espetxean dago preso Urbieta, Frantziako hiriburuan. Urbietaren atxiloketa salatzeko hainbat mobilizazio egin zituzten herrian.