Azkoitia Lantzenen kontuen onarpena atzeratu dute, oposizioak eskatuta

Ane Olaizola 2012ko azaroaren 7a

Azkoitia Lantzenen iazko kontuak eta proposamenak aurkeztu zituen herenegun Pello Bastarrikak, erakunde publikoko lehendakariak, baina kontseilariek atzeratu egin dute kontuon onarpena, gainerako alderdiek «hobeto aztertu» ditzaten. Hala adostu dute Azkoitia Lantzen osatzen duten lau taldeek —Bildu, EAJ, Azkoitia Bai eta PSE—, oposozioak eskatuta. «Azkoitia Lantzeneko kontuetako alderdi aktiboak aldatzeko asmoa du Bilduk, baina halako kontuek denbora eskatzen dute ongi aztertzeko, onartu baino lehen», adierazi du Mikel Zubizarretak, EAJko kontseilariak. Bilduk, kontuak aurkezteaz gain, Azkoitia Lantzenen bideragarritasun plana egitea eta Gipuzkoako Foru Aldundiari erakundearen ondarea baloratzeko eskatzea proposatu du. Mahai gainean utzitakoa datozen bi asteetan berriro lantzea aurreikusi du Azkoitia Lantzenek. Kontuak atzeratu izanaren arrazoia Udal Gobernuak «gauzak azkar eta bere erara» egin nahi izana dela leporatu diote Bilduri, eta honek Azkoitia Lantzenen kontuen inguruan egin duen irakurketari erantzun diote jeltzaleek. EAJk adierazi du Azkoitiko Udal Gobernuak Azkoitia Lantzenen kontuen aktiboak «euren konbenientziara» baloratu dituela. Zentzu honetan, Eginoberriko lursailak  ez dituztela aintzat hartu diote. «Udal Gobernuaren kuadeaketa gaitasun faltak lursail hauen baloreen jaitsiera zuzena dakar», adierazi dute. Halaber, Intsausti eremuan egitekoak ziren babes ofizialeko etxebizitzen lizitazioa «inolako alternatibarik aurkeztu gabe» geltidu zutela salatu dute. Izarre-Jandaloko lursailak oraindik «industriagune» kalifikatzeke daudela gaineratu dute, eta horrek guztiak Azkoitia Lantzenen ondarean «aurreikusi gabe» daudela [...]

Azkoitia Lantzenen iazko kontuak eta proposamenak aurkeztu zituen herenegun Pello Bastarrikak, erakunde publikoko lehendakariak, baina kontseilariek atzeratu egin dute kontuon onarpena, gainerako alderdiek «hobeto aztertu» ditzaten. Hala adostu dute Azkoitia Lantzen osatzen duten lau taldeek —Bildu, EAJ, Azkoitia Bai eta PSE—, oposozioak eskatuta. «Azkoitia Lantzeneko kontuetako alderdi aktiboak aldatzeko asmoa du Bilduk, baina halako kontuek denbora eskatzen dute ongi aztertzeko, onartu baino lehen», adierazi du Mikel Zubizarretak, EAJko kontseilariak. Bilduk, kontuak aurkezteaz gain, Azkoitia Lantzenen bideragarritasun plana egitea eta Gipuzkoako Foru Aldundiari erakundearen ondarea baloratzeko eskatzea proposatu du. Mahai gainean utzitakoa datozen bi asteetan berriro lantzea aurreikusi du Azkoitia Lantzenek.

Kontuak atzeratu izanaren arrazoia Udal Gobernuak «gauzak azkar eta bere erara» egin nahi izana dela leporatu diote Bilduri, eta honek Azkoitia Lantzenen kontuen inguruan egin duen irakurketari erantzun diote jeltzaleek. EAJk adierazi du Azkoitiko Udal Gobernuak Azkoitia Lantzenen kontuen aktiboak «euren konbenientziara» baloratu dituela. Zentzu honetan, Eginoberriko lursailak  ez dituztela aintzat hartu diote. «Udal Gobernuaren kuadeaketa gaitasun faltak lursail hauen baloreen jaitsiera zuzena dakar», adierazi dute. Halaber, Intsausti eremuan egitekoak ziren babes ofizialeko etxebizitzen lizitazioa «inolako alternatibarik aurkeztu gabe» geltidu zutela salatu dute. Izarre-Jandaloko lursailak oraindik «industriagune» kalifikatzeke daudela gaineratu dute, eta horrek guztiak Azkoitia Lantzenen ondarean «aurreikusi gabe» daudela ohartarazi dute. Halaber, EAJk Bilduri galdegin egin dio «ez dezan atzera begiratu». «Azkoitia Lantzenen aktiboak 2012ko egoera ekonomikoaren arabera baloratzen badira, pasiboak ere horrelaxe baloratu behar dira». Jeltzaleen ustez, «ez da bidezkoa» pasiboak «aurreko urtekoen arabera» kontuan hartzea.

Halaber, Euskal Herriko Kontuen Epaimahaiak Azkoitia Lantzenen egin duen ikuskaritzaren emaitzekin alderatu ditu kontuak: «2010era begira argi ditu gauzak honek; Azkoitia Lantzenen aktiboa bere pasiboa baino handiagoa da». Hain zuzen, Altamira, Intsausti eta Txalon Errekako eremuekin Azkoitia Lantzenek «irabaziak» lor ditzakeela adierazi dute, horiek «ondo kudetatuz gero».

Ikuskaritza, «urtero»
EAJk gogoratu du erakundeak sortu zenetik «urtero» egin izan dutela kontu ikuskaritza. Oraingoa Agem enpresak egin ditu, eta aurrekoak Beteanek. Jeltzaleen arabera, ikuskaritzak «garbi» esan zuen Azkoitia Lantzenen kontuak «ondarearen isla garbia» zirela. Halaber, Udal Gobernuak kontuak Azkoitia Lantzenen aurkeztu baino lehen prentsa bidez kaleratzea ez dela «bidezkoa» deritzote. «Aurreko legealdiko udal ordezkarien kudeaketa zikintzea da asmoa».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide