Udalak 49 baratza utziko dizkie zarauztarrei, euren kontsumorako ekoizteko

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2012ko azaroaren 7a

Zarauzko Udalak Abendañon 49 baratza prestatuko ditu herritarrentzat, bertan nork bere kontsumorako produktuak erein ditzan. Interesa dutenek dagoeneko egin dezakete eskaera. Horretarako Etxezabalara jo beharko dute, Herritarren Arreta Zerbitzura, azaroaren 20ko eguerdia baino lehen. «Baratzak udaberri alderako martxan egotea da gure asmoa», adierazi du Herrilan zinegotzi Mikel Goenagak. Duela bi urte onartu zuen orduko Udalbatzak Abendaño auzoan lursail bat herritarren eskura jartzeko proiektua. Garai hartan, 1.500 metro koadroko eremua  prestatu zuten, Bombas Itur enpresaren eta Munantxo baserriaren artean, eta 21 zatitan banatu. Hala, erabiltzaile bakoitzari 60 metroko gunea eman zion erakundeak. Eskatzaileen zerrenda, ordea, luzatzen joan da urteen poderioz. Hori dela eta, Zarauzko Udalak beste 49 sail atonduko ditu, oraingoan herri aldera dagoen gunean. Guztira, 170  ortu inguru zango dira aurrerantzean herritarrentzat, beraz. Duela bi urte udalbatzak adostutako baldintzak bete beharko dituzte erabiltzaileek. Zarautzen erroldatutako orok eskatu ahalko du baratza, baina erretiratu, pentsiodun eta langabeek izango dute horietako bat eskuratzeko lehentasuna. Nork bere kontsumorako soilik erein ahalko du, etxerako. Ezingo da, beraz, saldu bertatik jasotako uzta, inguruetako baserritarrei kalterik ez sortzeko eta nekazaritza ekologikoa bultzatze aldera. Baina harago, udalak egokitzapenak egiteko asmoa du. Goenagaren arabera, hainbat hutsune dago: «Ongi ikusten dugu aisialdirako espazioak prestatu eta herritarrei zabaltzea. Orain arte egindako [...]

Jon Urien, orduko alkatea, eta Patxi Elola udal baratza ekologikoen proiektuaren aurkezpenean, duela bi urte Abendañon (Argazkia: Ainara Lozano)

Zarauzko Udalak Abendañon 49 baratza prestatuko ditu herritarrentzat, bertan nork bere kontsumorako produktuak erein ditzan. Interesa dutenek dagoeneko egin dezakete eskaera. Horretarako Etxezabalara jo beharko dute, Herritarren Arreta Zerbitzura, azaroaren 20ko eguerdia baino lehen. «Baratzak udaberri alderako martxan egotea da gure asmoa», adierazi du Herrilan zinegotzi Mikel Goenagak.

Duela bi urte onartu zuen orduko Udalbatzak Abendaño auzoan lursail bat herritarren eskura jartzeko proiektua. Garai hartan, 1.500 metro koadroko eremua  prestatu zuten, Bombas Itur enpresaren eta Munantxo baserriaren artean, eta 21 zatitan banatu. Hala, erabiltzaile bakoitzari 60 metroko gunea eman zion erakundeak. Eskatzaileen zerrenda, ordea, luzatzen joan da urteen poderioz. Hori dela eta, Zarauzko Udalak beste 49 sail atonduko ditu, oraingoan herri aldera dagoen gunean. Guztira, 170  ortu inguru zango dira aurrerantzean herritarrentzat, beraz.
Duela bi urte udalbatzak adostutako baldintzak bete beharko dituzte erabiltzaileek. Zarautzen erroldatutako orok eskatu ahalko du baratza, baina erretiratu, pentsiodun eta langabeek izango dute horietako bat eskuratzeko lehentasuna. Nork bere kontsumorako soilik erein ahalko du, etxerako. Ezingo da, beraz, saldu bertatik jasotako uzta, inguruetako baserritarrei kalterik ez sortzeko eta nekazaritza ekologikoa bultzatze aldera.

Baina harago, udalak egokitzapenak egiteko asmoa du. Goenagaren arabera, hainbat hutsune dago: «Ongi ikusten dugu aisialdirako espazioak prestatu eta herritarrei zabaltzea. Orain arte egindako bidea, beraz, aproposa dela deritzogu. Hala ere, egoera egonkortu beharra dago, hainbat gabezia baitago». Batetik, guneak duen «itxura nahasia» irauli nahi dute, behar bezalako zerbitzua eskaintzeko. Hala, moztutako belarrak botatzeko lekua egokitu, kutxazarrak txukundu, ura hartzeko oinarrizko baliabideak hobetu, gunean erraz mugitu ahal izateko zubiak egin, eta egurrezko etxola bat eraiki, besteak beste.

Autogestioa
Eremua txukuntzeaz gain, baratzetan autogestioa bultzatzea dute helburu. «Jendeak elkarte bezala funtzionatzea nahi dugu, eta arazoak berek konpontzea, udalaren laguntzarekin, noski», nabarmendu du zinegotziak.

Baratzak gehienez hamar urterako utziko dira, baina urtero- urtero gainbegiratuko dira. Izan ere, urtetik urtera erabiltzailearen egoera alda daiteke. Langabetu batek, esaterako, hurrengo urtean enplegua izan dezake. «Autogestionatzen bada,  alderdi hori kontrolatzea errazagoa izango da. Erabiltzaileek eurek baldintzak betetzen diren egiazta ditzakete», azaldu du.

Kontrolari dagokionez, uzta zertarako erabiltzen «zorrozki» neurtu beharko da baita ere: «Kexak izan ditugu baserritarren aldetik, eta horregatik ez ginen baratza gehiago jartzearen aldekoak. Izan ere, horrek baserritarren lana gutxitzen du. Gure proposamena egun daudenak txandakatzea da, interesa duten herritar guztiek erabiltzeko aukera izan dezaten».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide